Ander Herrerak gola egin zuen 21 urte azpikoan
Golik gabeko jokalaria dela leporatzen diote Ander Herrerari. Hogeita bat urterekin adituek diote hobetzeko aldea dela. Aitzitik, atzokoan gola egin zuen espainiar 21 urte azpiko selekzioarekin, Errusiaren aurka jokatu zen partidan, banakoarekin amaitu zena. Beraz, azpimarratzekoa izan zen beste behin ere Athleticeko fitxaketa berriaren lana, Danimarkan jokatuko den Europako Txapelketaren atarikoetan.
Bat eta zerokoa lehen zatian heldu zen. Thiagoren jokaldiaren ostean baloia Anderrengana heldu zen eta horrek zartako gogorra bota zuen areaz kanpotik gola egiteko. Partida amaitzeko ordu laurden bat falta zela, Yakovleven jaurtiketak berdinketa ezarri zuen.
Orokorrean, 21 urte azpikoan Thiago eta Javi Martinezen lana nabarmendu zen. Lehenak kalitatea erakutsi zuen eta bigarrenak, aldiz, indarra. Javi Martinezek bere tokia utzi zion gero Mikel San Jose zurigorriari.