Es Noticia
Mikel Landa bautiza con su triunfo el inédito PICÓN BLANCO
  • Mi perfil
  • Salir

Mikel Landa bautiza con su triunfo el inédito PICÓN BLANCO

DMQ
Foto autor
Kuitxi

Reportar vídeo

"LA RICA SALSA DE ZUIA SE LLAMA PICO 'PICÓN' (BLANCO)"  "MIKEL LANDA, HANDIA"... "MIKEL LANDA: HANDIA ZARA". Ez dut nik esaten. Ez dut nik gaur esaten. Nahiz eta gakoen artean idatzita dagoenarekin bat etorri, erabat ados egon ni. Mikel Landa txirrindulari haundia dela Picón Blanco izeneko mendatearen tontorreraino hurbildu diren zale batzuk eman dute aditzera bi pankarta erabiliz.

Estraineko aldiz zen igotzekoa mendate bitxi bezain gogor hau. Eta Burgosko Itzuliaren ardudarunok lehiaren  hirugarren etapaz baliatu dira Espinosa de los Monteros uripean hasten  den mendatearen igoera  ziklismoaren historiara pasarazteko. Bitxia, Picón Blanco, goikaldean, aspaldi, base militarra indarrean zegoelako; gogorra: zenbait aldapak ehuneko 19a bereganatzen duelako.  Mikel Landak etapa irabazi duela jakinaren gainean egonda irakurle guzti guztiok, esan beza, telebistan ikusgai egon denez, Mikel Landa bera podiumera igotzen zen guztietan, podio horren azpian bazela Murgiatik, Zuiatik, Arabatik Burgos aldera joandakoak, Espinosa de los Monteros Urira hurbildutakoak, Picón Blanco mendatearen tontorreraino igotakoak, Mikel Landa berarengana iritsitakoak, biziki miresten eta maitatzen duten txirrindularia goraipatzeko telebistaren kamarak lekukoak izanik....
  
"MIKEL HAUNDIA; MIKEL LANDA HAUNDIA ZARA". Emakumezkoak zein gizonezkoak; gazteok, helduak, edadekoak. Mikel, irabazle. Giroan bezala, Tourrean legez, Donostian kasu, txapela, gizalegez, opari gisa eman ziolako bere taldekidea zen Kwiatkowski poloniarrari. Eta, azkenekoz, Picón Blanco mendatearen tontorrean bukatzen zen Burgosko Itzuliaren hirugarren etapan. Etapa ikusgarria, zinez, batez be azken kilometroak, Espinosan hasten ziren aldapan gorakoak. Ene bada, ah ze nolako gozamena!...  Mendatea igotzen hasi eta gutxira, ileslaria harrapatu bezain laster, kirioak dantzan. Nor baino nor. Estraineko aldiz igotzen ari zen mendatea. Kontuz. Aldapatusua oso denari ezinbesteko errespetua zor zaio ziklismo munduan. Eta gogorra den hori ezezaguna denean, are gehiago. Arestian  esan denari buruz, jakitun Mikel Landa. Dudik ez. Gianni Moscon, oraingo honetan, morroi duela,  badoa Mikel gorantza 'lan da lan'. Etapa irabazi nahi eta sahilkapenean bere burua sendotzea ditu helburu.  Enric Más gaztetxoa. David de la Cruz, Landak beste  urte  ditu Sabadelleko txirrindularia. Picón Blanco mendate

ikaragarria bera da txikizioa egiten ari dena,  harik  eta lasterketa buruan De la Cruz eta Landa bikotea utzi. Inor ere ez. Davidek bere burua bereiztu nahi du, más que para intentar ganar, para que de el no se diga al final de la partida que ha sido cobarde por no haberlo intentado.   Gauzak horrela, etapa amaitzeko kilometro erdi bat falta zela, eraso egin dau De la Cruzek. Alferrik. Como atrapar a un niño que se ha salido de la cuna. Landak, Marco Pantaniren estiloagaz, eskuak manilar azpikaldean jarrita, eta sillinetik altzata, plato haundia indarrean, atzean utzi du De la Cruz aurkaria, errez, dotore...  Ikusgarria benetan Mikel Landa Picón Blanco azkeneko aldapak igotzeko orduan. Mikel Landa, txapeldun, "MIKEL LANDA HAUNDIA ZARA". Ez dut nik esaten. Baizik eta Murgia aldetik estraineko aldiz igotzen zen Picón Blanco mendatearen tontorreraino hurbildu diren arabarraren zaleok, lagunok, adiskide zein familiakideok. Txirrundalari aparta da Murgian jaio eta 27 urte dituen Mikel ''lan da lan". Jo ta ke. Etxean ba lego bezala ikusi dot ospatzen hirugarren etapa horretan irabazle suertatzea...  "La rica salsa canaria se llama Mojo Picón" dio abesti entzutetsu batek. Gaurkoa ikusita, ez  zen bat ere idea txarra izanen, lotsa zakar-ontzira botatakoan, abesten hastea: "LA RICA SALSA DE LANDA SE LLAMA PICO PICON...BLANCO"
Por Luis María Pérez, 'Kuitxi'. Futbolista, periodista, montañero, pero sobre todo escritor: cuentos, relatos, cronicas, artículos radiofónicos, literatura de viajes. 

@LuismaPrezGartz

0 comentarios
Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta

Información básica de Protección de Datos:
Responsable de los datos: El Desmarque Portal Deportivo, S.L.
Finalidad: con la que se tratan sus datos personales: gestión de comentarios en el blog.
Derechos que le asisten: podrá acceder, rectificar y suprimir los datos, así como revocar la autorización para el tratamiento de los datos, ejercitar los derechos de limitación, portabilidad, y a no ser objeto de decisiones automatizadas dirigiéndose por escrito a la dirección: legal@eldesmarque.com.
Información adicional: puede consultar la información detallada en el siguiente enlace: https://www.eldesmarque.com/politica-de-privacidad (apartado “Gestión de comentarios en foros y blogs”).

Cancelar

Cargando

Has preferido rechazar las cookies, regístrate para acceder al contenido

El registro permite navegar rechazando el aviso de cookies, pero no implica dejar de recibir publicidad ni acceso a contenido o ventajas exclusivas. Si ya estás registrado, haz click aquí para acceder.

Recuerda que tienes la opción de aceptar las cookies para acceder al contenido sin registrarte