Bizkaia Bilbao Basket ACB-ko finaletik gertu
Bizkaia Bilbao Basketek bereari eutsi dio eta amets egitea zilegi dela aldarrikatu du gaurkoan ere Miribillan Real Madril taldea 68-51 mendean hartu eta gero. Zalantzarik gabeko garaipena erdiesteko beltzezko gizonek ohiko baliabideak erabili dituzte, hau da, defentsa gogorra eta kontraeraso azkarra. Horretaz gainera, Bizkaiak errebotean ere nagusitasun osoa erakutsi du, defentsan eta erasoan eta horra hor Real Madrilek egin dituen portzentaje eskasak. Fotis Katsikarisen mutilek partida biribila egin dute eta norbait nabarmentzearren, Hervelle, 9 puntu eta beste hainbeste errebote edota Marko Banic 13 puntu eta 20ko balorapenarekin, beti ere Aaron Jacksonen gidaritzapean. "Miribilla efektua" errealitatea bihurtu da dagoeneko eta ostegunean bertan aukera paregabea dago bere taldea ACB-ko lehendabiziko finalera eroateko. Gaurkoa kontuan hartuta atarikoetan geundela zirudien.