Es Noticia

Iker Muniain: "Athleticen ditut nire zentzu guztiak"

32 años siguiendo la información del Athletic.


 
Muniainek ez du zurrumurrurik maite. Aurrelari txikiak jakin badaki, oso ongi gainera, esamesak egon badaudela: “Jakina, enteratzen naiz, baina zurrumurruei ez diet garrantzi gehiegirik eman nahi. Kamiseta hau defendatzeko kontzentraturik nago eta ez dut horretaz pentsatzen denborarik galtzen”. 
 
Jarraian Muniainek bere jarrera azpimarratu du: “Ez da batere logikoa zurrumurruak agertzen diren guztietan horretaz jardun beharra. Athleticen ditut ipiniak nire zentzu guztiak”. 
 
Munain pozarren eta fisikoki ondo etorri da espainiar 21 urte azpiko selekzioarekin gola egin eta gero. Haren asmoa da Sanchez Pizjuanen ere gola lortzea: “Urte asko daramagu bertan irabazi gabe, baina egunen batean heldu beharko da eguna eta ea igandean bertan den. Taldea indartsu dabil, bolada oso ona daramagu eta une gozoan gaude arerio zuzen baten aurka jokatzeko”.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar