Es Noticia

Macuak 'Athletic gehiago eta hobeto' proiektua aurkeztu du


Fernando García Macua "azken lau urteotako oinarrietatik hazkundearen bila" doan proiektu baten burua da. Hautagaiaurreak bere taldea aurkeztu du. Bertan zortzi aurpegi berri dago, bere hitzetan "hezkuntza, eskarmentua, handinahia, gaztetasuna, lan egiteko gaitasuna eta, batez ere, maitasuna eta Athleticekiko engaiamendua".
Aurpegi berrien artean Carlos Ruiz, Athleticeko azken Pitxitxia, eta Txetxu Rojo, Athleticeko historian partida gehien jokatu duen bigarren jokalaria daude. Hautagaitza bietan lehoi ohiek presentzia handia daukate, nahiz eta Macuaren hitzetan "bereak" "batez ere Athleticeko bazkideak dira, mailarik altuenean jokalariak izan direnak, gutxik partida gehiago jokatu eta titulu gehiago irabazi dute, baina batez ere bazkideak dira euren eskarmentuak eta ezagutzak Klubaren zerbitzura ipini dezaketenak".
Kirol arloan helburua "europar lehiaketak jokatzea eta Kopa anbizio handiarekin jokatzea da helburua. Gora begira egon beste taldeek nahi duten jokalariak gordetzeko gaitasuna erakutsiz". Caparrosi buruz, hautagaiaurreak ez du erantzunik eman, eta kirol proiektua, entrenatzaile eta jokalariei dagokienez, "erabat itxita" daukala esan du. Macuak proiektuak izenen gainetik hobetsi ditu, "konfiantza baitaukat Athleticeko bazkideen jakituriarengan". 
Macuak agerraldia aprobetxatu du beste hautagaitzari eztabaida publikoak eskatzeko, ez egitea "frustrazioa eta errespetu falta bailitzateke bazkide zein erakundearentzat".

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar