Es Noticia

Bizkaia Bilbao Basket Ligako txapeldunordea


Regal Bartzelona garaile atera zen Miribillako euskal infernura egindako bisitaldian. Bizkaia Bilbao Basketek zeukan guztia ipini zuen kantxa gainean Barça ahalguztiduna mendean hartzeko, baina beste behin ere posibilitate hutsa baino ez zen izan. Xavi Pascualen taldearen aulki eta errotazio luzeetan oinarriturik, garaile atera zen. Navarro saskiratzailerik onena izan zen hamasei punturekin, bere partidarik onena egin ez zuen arren. Aitzitik Boniface Ndongek lan bikaina egin zuen bederatzi puntu eta seis erreboterekin. Etxekoen aldetik Álex Mumbruk hamalau puntu eta sei errebote hartu zuen eta, batez ere lehen laurdenean, jokalaririk erabakiorrena izan zen. Bizkaia Bilbao Basket, bere historian lehendabizikoz, ACB-ko txapeldunordea da eta egin duen lanaz harro egoteko modukoa da. Finalak irabazteko direla diote, baina galtzen ere ikasten dela argi dago eta aurrerantzean 'men in black'ek gerra emango dutelakoan gaude.

Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta
Su comentario se ha enviado correctamente.
Su comentario no se ha podido enviar. Por favor, revise los campos.

Cancelar